El bosque oscuro, Liu Cixin (Lurraren iraganaren oroitzapena (Hiru gorputzak); 2)
4 estrellas
Advertencia de contenido Kontuz izenburuaren azalpenarekin ez baduzu liburua irakurri
"Lurraren iraganaren oroitzapena" (edo "'Hiru gorputzak' ezagunagoa den) trilogiaren bigarren alea. Bigarren eskuko azoka batean ikusi nituen eta lehenagotik zekarten famagatik hartu. Harrituta itzi ninduan lehenengoak ez nuelako horrelako istoriorik espero baina denboralditxo bat pasa da bigarren hau irakurri dudanera arte (ea azkenengoa den hurrengorako ez dudan hainbesteko tarterik uzten. Gero eta liburu meheagoen zale bihurtzen ari naiz). Hau ere oso ondo dago baina lehenengoaren sorpresa efektua galdurik 'arruntagoa' iruditu zait. Gehien gustatu zaidana, agian izenburuaren azalpena (adi hemendik aurrera) Unibertso osoa baso ilun bat bezala irudikatzen du, non aurrerapen-maila ezberdina garatu duten zibilizazioak ehiztari ixilen antzera dabiltzaten bere burua agerian utziko duen hurrengo harrapakinaren esperoan. Ikuspuntu ilun honek irakurlea erabat astinduko du 'Gizadia' zein aurrerapen mailara heldu daitekeen (Doctorowen "Walkaway"n agertzen zena baina onean gogorarazi dit) erakusten baitio eta gero zartakoa eman.