mikelgs reseñó Utopías digitales de Ekaitz Cancela
Liburu ona baina astuna
Momentu desegokian heldu diot liburu honi, espero baino letra txikiagoa eta idazkera serioagoa dauzka.
Saiakera marxista bat da, kapitalismoaren fase digitalizatua deskribatzen du. Atal bakoitzean egoera eta joera itsusiak azaltzen ditu eta ondoren arlo horretako esperientzia onak aipatzen ditu edo egin beharko litzatekeena proposatzen du.
Evgene Mozorov delako bat da gehien aipatzen duen autorea.
2 eta 3. kapituluak saltatu egin nituen eta amaierako partea ere utzi egin behar izan dut, nekatuta.