Babilonia

Sin portada

Babilonia (Paperback, Euskara language, 1989, Elkar)

Tapa blanda, 232 páginas

Idioma Euskara

Publicado el 9 de diciembre de 1989 por Elkar.

ISBN:
978-84-7529-755-2
¡ISBN copiado!

Ver en OpenLibrary

(2 reseñas)

Babilonia zen antzinateko herri bat, Isaias profetak bortizki madarikatu zuena. Babilonia zen baserri baten izena, eta Babilonia du nobela honek ere izenburua.Baserri horren historia eta Garayalde familiarena kontatzen dizkigu eleberriak: maitasun eta gorrotoak, norgehiagoka eta traizioak azaltzen dira bertan, eta horien guztien bitartez Euskal Herriko XIX. mende gatazkatsuaren kronika ere egiten zaigu: sinismen zahar eta progreso zientifikoaren arteko lehia, karlistadetako gudak, bizimodu desberdinek sortutako talka eta borrokak... Hala ere, gertaera historikoetatik harago jotzen du nobelak, natura eta naturaz gaindikoa elkartuz; gure arbasoen kosmologia berezia.

2 ediciones

reseñó a Babilonia

Babilonia

Eleberri historikoa da.

Eleberri honetan kontatzen da Garayalde familiaren istoria gerra Karlistaren garaian. Gerran zueden bi bando horiek, familian bertan egongo dira. Bi anai bikien arteko norgehiagokan maiorazgoa lortzeko.

Liburuaren hasiera konplikatua iruditu zait narratzaile eta pertsonaien arteko harremanak zeintzuk ziren argitu arte. Hiru narratzaile desberdin eta hainbat pertsonaiak daudelako.

Idazleak oso ondo kontatzen du deskribapenak erabiliz garai hartako bizimodua zein zen, ohiturak nolakoak ziren eta pertsonaien sentimenduak zeintzuk ziren.

Istorioa dinamikoa da, arin irakurtzen dena eta istorian murgiltzen zaituena.

avatar for mikelgs@paperjale.eus

lo valoró con