Erabiltzailearen profila

Mai_te95 Blokeatutako kontua

Mai_te95@paperjale.eus

duela 5 hilabete, aste 1(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Mai_te95(r)en liburuak

Irakurtzeko

Orain irakurtzen

Irakurrita

Ikusi liburu guztiak

(e)k Karmele Jaio Eiguren(r)en Maitasun kapitala irakurtzen bukatu du

Maitasun kapitala (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, …

Karmele Jaiok maitasunei eskaintzen die liburua. Askatasunaz, maitatzeko moduez, desirez, indarkeriaz, maitasunaren eraikuntzaz, beharrez, adiskidetasunaz, feminismoaz, sexuaz... aritzen da.

Oso modu trebean, bete-betean asmatzen duela esango nuke. Azaltzen hain zailak izan daitezkeen baina era berean guztiok noizbait bizi eta sentitu izan ditugun egoerak azaleratzen ditu.

Arte eta literaturak leku berezia dute gainera liburu honetan. Erreferentziaz betea, hausnarketara eta barnera begiratzera gonbidatzen gaitu beste behin idazleak.

Niri pertsonalki asko gustatu zait. Jaioren aurreko lanen haria jarraitzen duela erranen nuke, gaiaren konplexutasunetik istorio eder bat ateraz.

Irakurtzeko oso erraza egin zait eta zalantzarik gabe (eta bereziki bere beste liburuak gustoko izan badituzu), gomendatuko nuke.

Arotzaren eskuak (Paperback, Euskara language, 2006, Elkar) 5 izar

Ia ezagutzen ez zuen aitonak herentzian mendian galdutako etxe bat utzi diola-eta, hara doa Ane …

Hasi eta bukatzeko liburua

4 izar

Behin baino gehiagotan gomendatu izan didate liburua eta orain arte irakurtzeko momentua atzeratzen aritu naiz. Ingurukoen iritzi hain onen ondorioz espektatiba altuak nituen eta akaso horregatik ez zait hainbesterainokoa iruditu. Hala ere, oso erraz irakurtzen den liburua da, egun bakar batean hasi eta bukatzekoa. Misteriozko polizia nobela txukuna, arina eta trama interesgarriarekin. Oso gomendagarria iruditzen zait, baina, aukeran, hobe espektatibarik gabe hartzen baduzu liburua... Orduan bai, ziur asko gustatuko zaizula!

(e)k Elena Ferrante(r)en My Brilliant Friend kritika egin du

My Brilliant Friend (Paperback, 2015, Europa Editions) 5 izar

From one of Italy's most acclaimed authors, comes this ravishing and generous-hearted novel about a …

Napoli barnetik

5 izar

Elena Ferrante goitizenaren atzean nor ezkutatzen den zehazki ez dakigun arren, deskribapenetarako gaitasun paregabea duen idazle batekin topo egiten dugu.

Nik italieraz irakurri nituen tetralogia honetako lau liburuak baina Igela argitaletxeak euskarara itzulita argitaratu ditu. Napoli inguruak eta protagonistaren bilakaera gertu gertutik ezagutzeko aukera ematen digu testuak, behin eta berriz itzultzeko moduko bidaia polit polit bat!

(e)k Karmele Jaio Eiguren(r)en Aitaren etxea kritika egin du

Aitaren etxea (Paperback, Basque language, 2019, Elkar) 5 izar

Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik, argitaletxetik deika eta epea gogoratzen ari …

Bikaina

5 izar

Pertsonaia desberdinen ikuspuntu eta bizipenak azaltzen ditu oso modu arinean. Irakurtzeko oso erraxa da eta barreneraino sartzen zaizun liburu horietako bat dela erranen nuke. Gero, norbere bizipen, balore, pentsaeren...arabera, hausnarketarako, autokritikarako edota gizartean normalizatuta dauden zenbait jokaerekiko ikuspuntua zalantzan jartzeko balio dezake.