Erabiltzailearen profila

Alex Blokeatutako kontua

Alex@paperjale.eus

duela 2 urte(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Alex(r)en liburuak

Irakurtzeko (7 guztiak ikusi)

Orain irakurtzen

2025 urteko irakurketa-helburua

50% osatuta! Alex(e)k 20 liburutik 10 irakurri ditu.

avatar for Alex Alex bultzatuta

(e)k Jon Gerediaga(r)en Zeru-lurren liburua liburuaren kritika egin du

Jon Gerediaga: Zeru-lurren liburua (Euskara language, 2023) 4 izar

2023ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariaren irabazlea Poesia liburu ugari ditu egileak eta, bere azkenekoetan …

Natura (g)urtu

Baloraziorik ez

Gauza kuriosoa da irakurketak zelan gurutzatu daitezkeen ikustea. Gerediagaren "Zeru-lurren liburua" irakurtzen nengoela Mauro Entrialgoren "Malismo" ere hartu nuen eskutan eta haren hasierako Ursula K. Le Guinen aipuak ("Conocer el nombre significa controlar a la cosa") Arrate Hidalgok (UKLGen 'intensita' bat, bere hitzetan) "Oihan hitzean mundua"rako idatzitako hitzaurrera.

Arrateren hitzaurre horretan esaten denez, Ursulak zientzia eta poesiaren arteko harremana definitu zuen lehenak kanpotik zehaztasunez deskribatzen duela adiraziz eta bigarrenak barrutik zehaztasunez deskribatzen duela.

Jon Gerediagak ere Ursula K. Le Guinen mundua hitzaren bitartez deskribatzeko gogoa partekatzen du eta bere poesia lan osoa bihurtu du grina horren erakusle. Poesia lan osoa dinot liburu berri honek ez baitakar hausturarik bere aurreko produkzio poetikoarekin. Agian poemak destilatuagoak daude oraingo honetan (egia esan, Aitor Francosek aipatu ezean, ez nintzen ezta konturatu egingo poema guztiak hamar lerrokoak direnik [1]) baina bai gai zein doinu aldetik, liburu ezberdinen poemak trukagarriak direla iruditzen zait.

Hori baita egilearen …

(e)k Xabier Mendiguren Elizegi(r)en Borrero txiki bat liburuaren kritika egin du

Xabier Mendiguren Elizegi: Borrero txiki bat (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 izar

Zer sentitzen du Intxaurrondoko kuartelean bizi den haur batek? Nola pentsatzen du 80ko hamarkadan Guardia …

Bikaina baina latza

5 izar

Bi eserialditan liburua hasi eta bukatu egin dut. Zaila da liburua komentatzea spoilerrik egin gabe. Hortaz, lau apunte besterik ez.

(1) Izugarria iruditu zait Intxaurrondoko haurren istorio hori. Are izugarriagoa benetakoa dela eta Ion Arretxek berak "La sombra del Nogal" liburuan kontatua zela jakin dudanean. Pendiente dut irakurtzeko.

(2) Intxaurrondoko goardia batek Ivan pub baten aurkitu eta Larios kubata bat hartzera gonbidatzen du. Bitxia iruditu zait. Jende guztiak daki Larios poliziek edaten duten ginebra dela. Fakirren ahotsa liburuan irakurri dut duela guti, baina lehenagotik ere behin baino gehiagotan entzuna nuen. Ez dakit istorio hori nondik sortu den... Ni neu ez naiz batere ginebrazalea ;-)

(3) Euskal gatazkan bi alde egon direla onartuta ere, balantzeak latzak dira. Ivanek berak Madrileko lagun bati: "zintzoki eztabaidatzekotan ezin ziren jarri balantzaren plater batean alde baten asmo on guztiak (konstituzio demokratiko bat, nazionalitateentzako autonomia zabala, askatasun indibidualak...) eta beste platertxoan beste aldearen makurkeria guztiak (bonba …

(e)k Harkaitz Cano(r)en Fakirraren ahotsa liburuaren kritika egin du

Harkaitz Cano: Fakirraren ahotsa (Paperback, Euskara language, Susa) 4 izar

Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta, trukean, inoren arreta jasotzera ohitu. Horixe …

Nostalgia

5 izar

Gogorak nituen liburua irakurtzeko, baina nagia ere bai, gaiagatik. Audioliburu formatuan argiratu berri dutenez, animatu egin naiz. Ez naiz damutu. Kristoren liburua iruditu zait. Harkaitzi entzun diot Imanol Lurgain ez dela bete-betean Imanol Larzabal. Izatekotan % 45ean da benetazko Imanol eta % 55ean fikzioazkoa. Zaila egiten da historia eta fikzioa bereiztea.

Liburua irakurri bitartean Imanolen abesti bat burutik ezin kendu ibili naiz: "gauez bakardadean..." Denbora dezente neraman Imanol entzun gabe, baina bada nire banda sonoraren parte bat. Akordatzen naiz aspaldi-aspaldi Ataunen ikusi nuela, kontzertu bat ematen, AEK-ko barnetegi batean. Beste garai batzuk ziren. Imanolen diskoen portadak ere gogoratzen ditugu. Bereziak ziren. Klabelin Komik taldearekin egin zuen diskaren postada, adibidez, bikaina zen: maxresdefault.jpg (1280×720)

Akordatzen naiz argazki hura ikusi izana: Joseba Sarrionandiaren ihesagatik atxilotu ondoren, komisaldegiaren atean, deklarazioak egiten. Ez dut gogoratzen eskuan keler garagardo bat zuen ala ez.

Gustatu zait San Sebastian izenaren inguruan egin duen digresioa: San Sebastian martiria; …

(e)k Carlos Taibo(r)en O feitiço das línguas liburuaren kritika egin du

Carlos Taibo: O feitiço das línguas (Portugesa language, A traves) Baloraziorik ez

Com O Feitiço das Linguas , Carlos Taibo mistura alhos com bugalhos, com elegância e …

Hizkuntzak hizpide

Baloraziorik ez

Aitortu behar dut kosta egin zaidala liburua irakurtzea. Hizkuntzagatik, batez ere. Tarteka saltoka ibili behar izan dut... edo ozenki irakurri, hobeto ulertzeko. Dena den, ongi.

Hiru arrazoi liburu hau irakurtzeko:

(1) Carlos Taiboren liburu bat da.

Gustukoa dut Carlos Taibo. Bi gai lantzen ditu nagusiki: deshazkundea eta ideia libertarioak. Entzun ere sarritan entzun ditut bere hitzaldiak. Gustatzen zait nola hitz egiten duen: pausatua, kadentzia ondo zainduz, baina ahotsa apenas aldatu gabe, den-dena ironiaz zipristinduz, etengabe galderak eginez...

(2) Hizkuntza-aniztasuna du hizpide.

Izan ere, garai batean Portugal estatu elebakar moduan sailkatu ohi zen (mirandesa kontuan hartzen ez zelako). Egun ezta hori ere! Liburuaren parterik handiena galegoaren eta portuguesaren arteko aferaz ari da. Apunte gutxi batzuk:

  • Galegoa eta portugesa hizkuntza bera al dira? Jatorri bera duten bi hizkuntzak ala hizkuntza beraren bi aldaerak? Bakarra balira erabakiko bagenu, nola deitu? Izendatzea bera problematikoa izan daiteke: galegoa, portugesa, galego-portugesa, Galiziako portugesa.
  • Portugesari buruz hitz …

(e)k Jon Gerediaga(r)en Zeru-lurren liburua liburuaren kritika egin du

Jon Gerediaga: Zeru-lurren liburua (Euskara language, 2023) 4 izar

2023ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariaren irabazlea Poesia liburu ugari ditu egileak eta, bere azkenekoetan …

Zeruak eta Lurrak

4 izar

Ezin da poema-liburu bat laburtu. Esan ahal da gustatu zaizun ala ez; zertaz hitz egiten duen; zeintzuk figura erabiltzen dituen, edota nolako sentsazioak sortzen dizkizun. Eta... horietaz ere ez zara erabat ziur egongo. #ZeruLurrenLiburua gustatu zait. Naturaz hitz egiten du... eta gizakiaz. Naturaren figurak etengabe ageri dira: zuhaitzak eta argia, besteen gainetik. Niri lasaitasuna transmititu dit, eskaintzatik hasita. Liburua zaurituei eskaini die, poesia minak baretzeko modu bat, sendagaia.

Natura. Ni neu kalekumea naiz. Nire haurtzaroan, arbolak arbol ziren eta loreak lore. Gerora mendizaletu egin nintzen. Lehen urteetan mendian jarduera fisikoa bilatzen nuen: izerdia, ahalegina. Denborarekin ikasi dut inguruarekin disfrutatzen. Eta hainbat zuhaitz eta lore bereizten ikasi ditut. Asko ez. Laubost zuhaitz (pagoa, haritza, hagina, pinua, makala...) eta bizpahiru lore (lilipak, liliak, azkari-loreak...). Natura maitatzen ikasi dut, izendatzen baino areago. Eskerrak PlantNet daukagun!

Ezagutzen dudan poeta bakarra da, euskaraz liburua amaitu ondoren, jarraian, erdaratu egiten duena. Ez dakit hori ona den. …