Neronek tirako nizkin

Tapa blanda, 140 páginas

Idioma Euskaraz

Publicado el 14 de diciembre de 2016 por Hauspoa.

ISBN:
978-84-7158-018-4
¡ISBN copiado!
Sin valoración (1 reseña)

Neronek tirako nizkin eleberriak Sebastian izeneko pertsonaia baten bizitza kontatzen du. Liburua bi zatitan banatzen da: gerra aurreko kontakizunak alde batetik eta gerrakoak bestetik. Hasierako kapituluak Sebastian eta bere familiari buruzkoak dira. Baserri giroan hazitako umea da Sebastian. Oraindik gazte dela, zoritxarrak jo eta lehenik aita eta ondoren ama hiltzen zaizkio. Erabateko pobrezian bizi dira senideak, eta aurrera ateratzeko baserriz baserri morroi ibili beste erremediorik ez du Sebastianek. Hogei urte bete eta gutxira gerra pizten da, eta Sebastianek Donostian geratzea erabakitzen du: bertan geratzen da lanean. Gero nazionalak Donostian sartzen direnean, ejertzitoren alde borroka egitera joatera behartzen dute. 1936ko gerra hasi zenean, bando banatan egokitu ziren Sebastian Salaberria eta haren anaia Kaximiro, eta Sebastianek beti zuen gogoan borrokatzen zituen etsaien artean anaia egon zitekeela. Borrokaldien ondoren, hildako etsaien gorpuak ikuskatzean, haietako bat anaiarena izango ote den datorkio beti burura Sebastian pertsonaiari, nobelaren egileari gerran benetan gertatzen zitzaion bezalaxe. Gerrak iraun …

2 ediciones

Neronek tirako nizkin

Sin valoración

Erraz irakurtzen den liburua da Sebastien Salaberriarena. Gerra zibilaren aurreko eta gerra garaiko bizipenak kontatzen ditu, eta biografiatik asko duela dirudi. Estilo zuzena darabil idazleak, soila eta ia xaloa, ahozko kontaketaren erritmoan zihoala iruditu zait. Gipuzkeraz idatzia, euskara batua osatzen hasi aurretxoan argitaratua da. Interesa du XX. mende hasierako bizimoldearen deskribapenak, baserri eta kale giroa, bertsolariak... Gerraren kronikan nabarmena izan zait idazleak analisi ideologikorik ez egitea, gaur egungo ikuspuntutik bederen. Esaterako, Salaberria nazionalen bandoan suertatu zen, errepublikarrei "kontrarioak" deritze, eta besteei ez die izenik ere ezartzen. Gerrako sarraskiak ere gertakari pertsonal gisa ageri dira, begirada zabaldu gabe baina aldi berean ezer ezkutatu gabe. Agian horrexegatik, garaiko jende xeheak gatazka nola bizi izan zuen ulertzeko lagungarri delakoan nago.

Temas

  • Gerra zibila