Infinitua ihi batean

Liburuen asmakuntza Antzinaroko munduan

Tapa blanda, 464 páginas

Idioma Basque

Publicado por Pamiela.

ISBN:
978-84-9172-252-6
¡ISBN copiado!
Sin valoración (0 reseñas)

Liburuen historiari buruzko liburua da hau. Hitzek espazioan eta denboran zehar bidaiatu zezaten asmatu genuen tresna liluragarriaren bizitzan barnako ibilbidea. Haien fabrikazioaren historia, ia hogeita hamar mendean egin diren proba eta diseinu guztiena. Mota askotako liburuak sortu baitira: kez, harriz, buztinez, ihi edo lezkaz, zetaz, larruz, zuhaitzez eginak, eta azkenak, plastikoz eta argiz eginak.

Gainera, bidaia-liburua ere bada. Alexandroren gudu-zelaietara joateko, Vesuvioren mendi mazelako Papiroen Villara joateko, edo Kleopatraren jauregietara edo Hipatiaren hilketaren gertalekura, ezagututako lehenbiziko liburutegietara eta eskuizkribuak kopiatzeko lantegietara, kodex debekatuak suntsitu zituzten suetara, gulagera, Sarajevoko liburutegira eta Oxfordeko lur azpiko 2000. urteko labirintora. Liburu honek, bestalde, klasikoak mundu garaikidearekin lotzen ditu, baita gaur egungo eztabaidagaiekin ere: Aristofanes eta umoristen kontrako epaiketak, Safo eta emakumeen literatur ahotsa, Tito Livio eta fanen fenomenoa, Seneka eta egia ondokoa…

Baina, oroz gain, denboran zehar liburuak sortu eta babestu dituzten milaka gizon-emakumeren abentura kolektibo xarmagarria da: istorio eta ipuinen kontalariak, eskribak, irudigileak, …

2 ediciones