Begiak zabalduko zaizkizue

literaturari buruzko elkarrizketa bat

279 páginas

Publicado el 16 de Diciembre de 2021 por Elkar.

ISBN:
978-84-1360-144-1
¡ISBN copiado!

Ver en OpenLibrary

Sin valoración (0 reseñas)

Egiazko maitasunak ezagutza eta pasioa eskatzen omen ditu, eta bi horietatik gainezka egiten du Irati Jimenezek: euskal literaturari eta sistema literarioari ikusten dizkion gabeziak eta makurrak salatzen ditu, minez bezain gordin, baina horrekin batera gure letrek zein ingurukoek dituzten liburu miresgarriak eta sortzaile apartak laudatzen ditu, sutsu bezain oparo. “Begiak zabalduko zaizkizue” esan omen zien sugeak Adan eta Evari, eta begiak zabaltzeko gonbita egiten digu guri ere egileak, ez fruitu debekatua eskainiz, baizik eta informazioa emanez: informazio ugari, iturri eta modu askotakoa, eta, datu hutsetan geratu ordez, etengabe animatzen gaitu liburu hobeak idaztera, irakurtzera, gozatzera. Jakituriaz eta berotasunaz gain, umorea da liburu honen beste dohainetako bat, eta horiei guztiei esker aparretan doa irakurlea orriak irensten, sarritan idazlearen erudizioaz txundituta, askotan haren ikuspegiarekin bat eginez eta tarteka desadostasunean eztabaidan, debatea piztu nahi duen saiakera suhar eta polemiko batek behar duen bezala.

1 edición