Eta galtzen bagara zer?

Gazteluma VIII. Literatur Saria (2015)

Tapa blanda, 116 páginas

Idioma Euskara

Publicado el 1 de marzo de 2016 por Elkar.

ISBN:
978-84-9027-558-0
¡ISBN copiado!
Sin valoración (0 reseñas)

Eta galtzen bagara zer, Egoitz Zelaia: Arrunt saltzaile txarra naiz. Lerro hauetako ene lana, esku artean duzun liburu hau irakurtzeko nahia sortzea da. Hasiera batean, “utik” pentsatu dut, edo “ez irakurri” bezalako leloren bat, ukatzen digutenaren aurkakoa egiteko joera omen dugulako. Nik bai bederen.

Ez dakidanez gauza aski… eta ez dakidanez aski gauza marketinaren inguruan “ez da idatzi dudan hoberena, baina publikatu didaten bakarra bai” bezalako esaldiak heltzen zaizkit burura, baina, segur aski, txakurrek beren isatsa koskatu nahian itzulika dabiltzanean bezala aritzea da. Buruari itzuli batzuk eman eta gero, izena duten idazleek idatziko luketen horretan pentsatu dut, “itzaleko bide oso bati jarritako argi bat da liburua”, edo “ene zati bat utzi dut liburu honetan, ene barne mundua islatzen duen lana da”, baina axola ote dizu ene barne munduak? Eta batik bat, izenik ez duen idazlerik ba al da?

Beste alde batetik, gauza positiboak baino, erakargarriak izan daitezkeenak indartzea bururatu zait, …

2 ediciones

Temas

  • Ipuin bilduma
  • eleberria